- Urdaburu mendizale elkarteak Mendi Tour zikloko bi emanaldi antolatu ditu Errenteriako Udalaren babesarekin. Proiekzioak gaur eta bihar izango dira 19.30ean, Niessen kulturgunean. Bi egunetan formatua berdina izango da. Gutxi gorabehera bi orduko saioak izango dira. Sarrerak sarrerak.errenteria.eus orrialdean edo Lekuona Fabrikan erosi ahal izango dira hiru eurotan.