- Hondarribiko Abotsanitz alderdiak Bidasoa Ospitaleko kirofanoak ixtearen kontrako hainbat elkarretaratze burutuko ditu aste honetan, eta bat egiteko deia luzatu die nahi duten herritarrei. Ostiral eguerdian eta arratsaldean Amuteko zubian elkarretaratuko dira, larunbat eguerdian Eroskiko biribilgunean, eta igandean Gaintxurizketan, Behobia-Donostia lasterketa ospatzen den bitartean.