- Bihar 19.00etan, Hondarribiko Kosta kalea hobe-tzeko bigarren saio partehartzailea burutuko da. Irailaren 22an herritar askoren partehartzearekin egindako lehen bilera haren hurrengo urratsa da. Ekimena Amute-Kosta auzo elkartean ospatuko da, eta "Kosta kalea nola imajinatzen dugun ikusteko diseinu kolaboratiborako tailerra da", Juan Luis Silanes zinegotziak aste honetan azaldu duenez. Hondarribia Mugitzen ari da kanpainaren barnean, hiriko zenbait kale berriritartu egingo dira, eta Kosta kalea horietako bat izango da.