- Jakina denez, Hondarribiko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerapenaren dokumentua jendaurrean jarri du, herritarren aukerak eta iradokizunak jasotzeko. Herritarren eta interesa dutenen parte-har-tze handiagoa lortzeko, era berean, Itsas Etxea Auditoriumean hiru tailer parte-hartzaile egitea planteatu da, pasa den asteko hitzaldien ondoren. Gaur eta datozen bi ostiraletan izango da: urriaren 8ean, 15ean eta 22ean izango dira, 18.00etatik 20.00etara, eta saioak irekiak izango dira plazak bete arte.