- Irungo Euskal Jirako antolakuntza batzordeak ekitaldia bigarren urtez bertan behera utzi dutela iragarri zuen atzo. “Gure agintarien, eta batez ere osasun arloan lan egiten dutenen aholkuei jarraituz eta beraekiko errespetuz, ezinezkoa egiten zaigu Euskal Jira ezagutzen dugun bezala ospatzea”, zioten batzordetik, datorren urtean ospatzeko “esperantzarekin”.