- Hondarribiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibelgo basoak ezagutzeko famili-irteera antolatu dute biharko. Txangoa 10.00etatik 13.00etara luzatuko da eta irteera Guadalupeko santutegiko ataritik egingo da.

Hondarribiko Ingurumen zinegotzia den Juan Luis Silanesek atzo jakinarazi zuenez, "haurrei eta beraien familiei zuzendutako txangoa da, Guadalupen hasi eta bukatuko dena". Ikerketa eta jolas ezberdinen bitartez "Jaizkibel mendiko zuhaitz espezie nagusiak eta basoen funtzioak ezagutuko" direla eta "ibilbidearen luzera hiru kilometrokoa izango" dela gehitu zuen udal ordezkariak.

Etxetik mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposa, hamaiketakoa eta ura, eta arkatz bat eramatea aholkatzen da. Bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea. Prozesua doakoa da eta bibe.me atarian egin dezakete interesa dutenek.