- Hondarribiko Udalak harrera egin berri dio Il Capo Hondarribia Eskubaloi Taldeari duela egun gutxi Lehen Maila Nazionalera igoera lortzeagatik. Udalaren ordezkari bezala Txomin Sagarzazu alkatea eta Juan Luis Silanes Kirol zinegotzia egon ziren udaletxeko Areto Nagusian egindako ekitaldian. Zorionak eman zizkieten kirolariei, izandako arrakastagatik, eta "orain arteko bide beretik jarraitzea" desiratu zieten ere.