- Hondarribiko Udalak 2021eko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu berri du. Eskaerak egiteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik. Herritarrek BAZeko bulegoetan zein hondarribia.eus gunearen bidez egin ahal izango dute, eta elkarte, entitate edo ikastetxeek web gunearen bide egin beharko dute nahitaez. "Berritasun nagusia aurten euskalduntze eta alfabetzatze ikastaroak egin dituzten herritarrei zuzendutako laguntza bikoiztu baina gehiago egin dugula da, 7.000 eurotik 17.000ra igaro delarik", azaldu zuen atzo María Serrano Euskara zinegotziak. Oro har, euskararen erabilera sustatzen duten ekintza ezberdinei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira deitu direnak. Euskara Batzordeak izango du eskaerak aztertzeko eta lagun-tzak emateko ardura. Guztira, 37.600 euro banatuko ditu Udalak laguntza hauekin.