- Aiako Harriko Parke Naturalean kokatuta dagoen Lapurriturriko informazio guneak datorren ekainaren 5ean emango dio hasiera denboraldia berriari. Hala, urriaren 31ra arte, larunbat, igande eta jaiegunetan, 10.00etatik 14.00etara ateak zabalik izango ditu instalakuntzak, Irungo eremu naturala bisitatzen duen edonorken galdera eta zalantzei erantzuteko.

Ohiko harretaz gain, Lapurriturriko informazio guneak irteera eta txango desberdinak prestatu ditu aurten ere, nobedade batekin: Irungo Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiarekin lankidetzan, aire zabaleko pintura ikastaro bat ospatuko da.

Ekimena denboraldiko lehen egunean bertan egingo da (ekainaren 5ean) eta parte hartzeko inskripzioa egitea derrigorrezkoa izango da. Izen emateak zabalik daudepinturamargoa@irun.org helbide elektronikoan eta 606 220 417 edo 695 752 994 telefono zenbakietan. Jardueraren pre-zioa 21,60 eurokoa da.