- Aste honetan zehar, Udaleko Ingurumen departamentua eta Behemendi Elkartearen artean Hondarribiko hainbat nekazal bide garbitzen ari dira. Administrazioak eta elkarteak sinatutako hitzarmen bati esker, hirian zehar dauden ia 70 kilometro nekazal bide egokitzea da helburua. “Segurtasuna, irisgarritasuna eta naturarekiko begirunea” bermatzea dela asmoa diote Udaletik.