- Azken egunak ditu Arma Plaza kultur eta turismo informazio puntuko bigarren solairuan dagoen erakusketa bereziak: Constantino ezagutzen, Constantino Virto Olascoaga zenaren omenez antolatua. Erakusketaren azken eguna bihar izango da eta bertan Virtok bere bizitzan zehar egindako pintura, historia, arkitektura eta arrantzari buruzko lan ugari ikus daitezke. Momentuz, 355 pertsona izan dira bertatik pasa direnak.