- Igande honetatik hasita, maiatza eta ekaineko igandetan Tren Berdea bueltan egongo da Hondarribian. Arma Plaza Fundazioak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena. Trenak goiz eta arratsaldeko ordutegiak izango ditu: irteerak 11.00etan, 12.00etan, 13.00etan, 17.00etan eta 18.00etan egingo dira. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da. Fundazioko presidente-ordea den Juan Luis Silanesen ustez, "Hondarribia ikusteko beste aukera eder bat da trena, eta ibilbideak bista ikaragarrietaz gozatzeko aukera ematen du". Hamahiru urtetik gorakoentzat sarrerak lau eurokoak izango dira, bostetik hamabi urte artekoentzat bi eurokoak eta lau urtetik beherako haurrak musutruk igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira. Ibilbidearen irteera eta helmuga Javier Ugarte kaletik izango da, Portua eta Higer bidea zeharkatuz.