- Pasa den asteartean, Hondarribiko Udalak Hondarribia Martxan! lelopean abiarazitako HAPO berriaren herritarren parte-hartze prozesuaren lehen saioa ospatu zen Kultur Etxeko areto nagusian. Bileran 29 pertsonek hartu zuten parte, egunean dauden osasun neurriek baimentzen duten gehienezko kopurua. Saioari hasiera emateko, Txomin Sagarzazu alkateak ekitaldiaren sarrera egin zuen, eta ondoren Lorea Zangitu, udal arkitektoak, eta Ibai Gandiaga, HAPOaren partehartze prozesuaren erantzuleak, eman zituzten beharrezko azalpen guztiak. Hirigintza Antolamendu Plan Orokor bat zer den azaldu zuten, tramitazio berriaren testuingurua argituz eta dokumentuaren lanketak dituen fase ezberdinak jakinaraziz. "Lehen fasea, idazketa erabakiarena, amaituta dugu, eta orain bigarrenarekin ari gara, planeamendu aurrerapenarekin", zioen alkateak saioaren balorazioa egiterakoan. "Urrats asko geratzen dira emateko oraindik eta horren berri emango dugu zehazki behin eta berriz", amaitu zuen Sagarzazuk.