- Asteazken honetan, apirilaren 15ean, ezohiko Osoko Bilkura egingo da Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) baliogabetzeari buruz eztabaidatzeko. Osoko Bilkuraren deialdia martxoaren 24an erregistratu zuten oposizioko hiru taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu), eta Txomin Sagarzazu alkateak herritarren kezkei erantzutea du helburu. Oposizioko taldeek adostutako hainbat galdera jasotzen ditu deialdiak; alkateak galdera horiei erantzun beharko die eta ondoren udal talde bakoitzak 15 minutuko txanda izango du bere balorazioa egiteko.