- Datorren larunbatean 17.30ean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Zinema txikia zikloko saio berri bat egongo da, oraingoan Bram Barrabas pelikula aurkeztuko delarik. Kulturgunera iristen laguntzeko motora zerbitzua jarriko da Trintxerpeko kaitik 16.45ean, eta San Pedroko ontziralekutik ere pasako da. Derrigorrezkoa da aldez aurretik sarrera erreserbatzea bibe.me orrian.