- Bihar, otsailak 20, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean Alfonso Sastre eta Eva Foresti omenaldia egingo zaie. Zutoin Beltza antzezlana ikus ahal izango da gazteleraz lehenik (17.00etan) eta euskaraz ondoren (19.00etan). Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak tickets.kutxabank.es webgunearen bidez edo Arma Plazako bulegoetan lor daitezke. Obraren zuzendaritza lana Olatz Beobidek egin du eta aktoreak Klara Badiola, Asier Hernandez eta Dorleta Urretibizkaia izango dira.