Zokueta errekaren kutsadura salatu du Abotsanitzek

08.02.2021 | 00:42

hondarribia – Zaldunbordako zabortegia zigilatzeko lanetan izandako luizi batek urtebete baino gehiagoz Zokueta errekan luzatu ahal izan den kutsadura eragin duela salatu du Abotsanitzek. Taldetik diotenez, Uraren Euskal Agentziaren 2020ko abenduko ebazpen batean azaltzen denez, 2020ko otsailean eskatu zion agentziak Higertokiri garbiketa lanak egiteko. Luizia 2019ko abenduan gertatu zenez, Abotsanitzek "oso larritzat jotzen du hamalau hilabetetan inork ezer egin ez izana" Zokueta garbitzeko.