- Gaur arratsalderako Itsas Etxea Auditoriumean LGTBIQ+ kolektiboaren omenez ekitaldi berezi bat antolatu da Hondarribiko Udaletik, zenbait elkarterekin elkarlanean. Bertan, Huellas mikro-laburmetrajea eta Mi Pequeño Gran Samurai dokumentala proiektatuko dira, gaztelaniaz, eta ondoren solasaldi bat egingo da, elebitan. Ekai Lersundi aktibistaren familia bertan egongo da, baita Hondarribiko beste familia bat ere, bere esperientzi eta bizipenak kontatzeko. Ekitaldia 19.00etan hasiko da eta Interneten bidez salgai zeuden sarrerak dagoeneko agortuak daude. Hala ere, ekitaldian parte hartzeko aukerak badaude, Itsas Etxeko lehiatiletan zenbait sarrera eskainiko baitira proiekzioen hasiera baino lehen. Honez gain, aste honetan Udalak, LGTBIQ+ kolektiboari keinu bat eginez, bi banku margotu ditu ortzadarraren koloreekin espigoiaren inguruan.