- Bixi Bizi kirol eta jarduera fisikorako orientazio zerbitzuaren sorrera Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018ko hasieran Hondarribiko Udalari helarazitako proposamen baten ondorioa izan zen. Udal instituzioak kirola eta bizimodu osasuntsua hirugarren adinean susta-tzeko Tippi-Tappa programa badu ere, aholkularitza honek hondarribiar orori zuzenduta dago. Beraz, egunerokotasunean gehigo mug-itzea helburu duen edonork jo dezake Fernandezek kudeatzen duen zerbitzura. Ildo horretan, normalean zerbitzua “kirola egiteko ohiturarik ez duten pertsonek” erabiltzen dutela argitu zuen Silanesek, nagusiki hirugarren adinekoek eta gehiegizko pisua duten hondarribiarrek.

Bere aldetik, Fernandezek hasiera batetik Hondarribiko osasun zentroarekin elkarlanean aritu dela azpimarratu zuen. “Hori oso garrantzitsua izan da zerbitzurako, azken finean anbulategiko medikuek eta erizainek egiten dutena pertsona sedentarioak edo kirola egiteko beharra dutenak identifikatzea eta zuzenean niregana bidaltzea da”, argitu zuen kudea-tzaileak. Hala ere, “autoibilbidea”, hau da, edozein pertsonak bere kabuz zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bidea, beti zabalik egon dela gehitu zuen Fernandezek.

Zifrei dagokionez, 2018an, lehenengo urtean, sentsazioak “oso onak” izan zirela esan zuen ardunadunak; izan ere orientazioak 82 erabiltzaile izan zituen. Hurrengo urtean, 2019an, zerbitzuak hiriko eskoletara iristeko bide berri bat ezarri zuen nerabeen artean jarduera fisikoa sustatzeko. Horri esker, 115 erabiltzaile berri lortu zituen aholkularitzak, “datu oso ona” Fernandezen ustez.

Aldiz, pasa den 2020a urte berezia izan zen. “Pandemiaren ondorioz ezin izan genuen dinamika berdinarekin jarraitu, hitzorduak telefonikoak izan ziren presentzialak izan ordez, eta horrek eragina izan duela ikusi dugu”, jarraitu zuen koordinatzaileak. Konfinamendua kirola egitea zailtu zuenez, zebitzuak erabiltzaileak galdu zituen eta, gainera, erabiltzaileen artean aktibotasun maila baxuagoa izan zen.

Azkenaldian zerbitzuak aurrez aurreko arreta berreskuratu du eta Fernandezek banakako hitzorduak eskaintzen ditu Jostaldi pilotalekuko instalakuntzetan. Horrelako saioetan, koordinatzaileak interesa duen pertsonaren egoera, arazoak, beharrak edota helburuak aztertzen ditu ariketa fisikorako orientabidea emateko. Ariketa programen jarraipenak ere egiten dira aholkularitza zerbitzuan, momentu bakoitzean entrenamenduak pertsonaren osasun egoeraren arabera egokitzeko.

Momentu honetan Hondarribiko eta inguruko kirol instalakuntzen erabilera murriztuta dagoen arren, Fernandezek kirola egiteko beti baliabide alternatiboak daudela azpimarratu zuen; esaterako, “etxean ariketak egitea”. Horregatik, arduradunak hondarribiarrak zerbitzua erabiltzeko animatu nahi izan zituen. Udal aholkularitza izanez, kirol orientazio hau guztiz doakoa da tokikoentzat.

Zerbitzuarekin harremanetan jar-tzeko hiru bide daude: batetik, osasun zentroan medikuaren bitartez hitzordua lortuz; bestetik, aldez aurretik bixibizihondarribia@gmail.com posta elektronikora idatziz, eta azkenik, 688 752 094 telefonora deituz eta Fernandezekin zita eskatuz.

Bere lehenengo urtean zerbitzuak 82 erabiltzaile izan zituen, zifra horri beste 115 gehitu ziren 2019an eta pasa den urtea “berezia” izan zen