- Gaur, 19.00etan, Pedro Barruso historialariak bere azken ikerketaren ostean idatzi duen liburua, Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975, aurkeztuko du Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian. Berarekin batera Udalean Kultura zinegotzi den Juan Luis Sinales egongo da. Barruso Hondarribiko historiaren jakitun handia da; 2019an frankismoak hirian izan zuen eragina ikertu zuen.