- Hondarribiko Udalak bizikletak konpontzeko dorre bat ezarri du Foru kalearen hasieran. Juan Luis Silanes Ingurumeneko zinegotziak azaldu duenez, “gehien bat bidegorrien erabiltzaileei begira, eta txirrindaren erabilera sustatzeko asmoz, txirrindak egokitzeko dorre bat jarri dugu”. Pasa den otsailean beste bat jarri zen Bidasoa Ibilbidean, eta Amutetik Jaitzubira doan bidegorrian, beste bat. “Hondarribiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planean aurreikusten den ekimena da”, azaldu du Silanesek.