- Duela egun gutxi Hondarribiko Udalak Amute auzoko aparkalekua egokitzen amaitu zuen. Hain zuzen ere, “lurrean margoketa lanak egin dira, zenbait kasutan marrak ez baitziren ongi ikusten. Auzokoek eta herritarrok asko erabiltzen dugun aparkalekua da eta orain itxura egokiagoa aurkezten du” azaldu zuen atzo Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.