- San Martzial Alardeko jenerala den Paco Carrillok aste honetako Buruzagien Batzordeko bilera telematikoan, ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia osatuko duten pertsonen izenak. Lehenik eta behin, Ruben Fraile Imaz, 44 urtekoa, San Martzial Alardeko komandante berria izateko aukeratua izan da. Postuan Asier Etxepare Iza ordezkatzen du, azken lau urteetako komandantea. Bestalde, Jagoba Usabarrena Estatu Nagusiko laguntzaile berria izendatu du Carrillok, postuan Ramón Amantegi ordezkatzen. Amaitzeko, kornetin berria ere izendatu du aurten jeneralak. Hala, Lauren Etxeparek Jon Agudo ordezkatu du postuan. Buruzagien Batzordeak eta Alardeko Batzordeak Asier Etxepare, Ramon Amantegui eta Jon Agudok azken urteetan Alardearen alde egindako lana eskertu nahi izan dute. Estatu Nagusiko beste kideek bere postuak manten-tzen dituzte.