- Euskaraldiaren ekitaldi programaren barne, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean Nahi dugu hitz eta jolas bertso saio telematikoa ospatuko da gaur. Saioaren hasiera, mugikortasun murrizketak eta arauei egokitzeko derrigortasuna direla eta, 19.00etara aurreratu da. Bertan, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsolariak jolasean egongo dira, hizkuntzaren bizipenei buruz kantatzen seriotik, umoretik, sakonetik eta azaletik. Gai-jartzailea Imanol Artola izango da. Saioak ordu bateko iraupena izango du eta euskaraz euskarari buruz bertsoak entzuteko aukera emango die interesa dutenei. Sarrerak debalde lortu daitezke Arma Plazako turismo bulegoan edo tickets.kutxabank.es webgunean. Bestalde, Euskaraldiko amaiera ekitaldia abenduaren 3rako aurreikusita dago Hondarribian, arratsaldeko 18.30ean. Tokia Itsas Etxea Auditoriuma izango da berriro ere eta ekitaldirako gonbidapenak lortzeko prozedura, Arma Plazan edo Kutxabanken berdina izango da.