- Abotsanitz Udal Taldeak Hondarribiko eskoletako ikasleentzako maskarak eskatu ditu aste honetan Udalean. Taldetik diotenez, eskaera egiten duten bigarren aldia da, “ikasturte hasieran egin genuen eskaera bera”. Ikasleentzako musukoez gain, kide batek positibo eman duelako etxean itxialdia egin behar duten familiei laguntzeko proposamena ere egin du Abotsanitzek. Laguntza etxez etxeko zerbitzuaren bitartez egingo litzake.