- Arratsalde honetan Hondarribiko udaletxeko Areto Nagusian burutuko den urriko ohiko osoko bilkura Internet bidez emitituko du Udalak. Saioa 18.00etan hasiko da eta udal webgunean (hondarribia.eus) eta Udaleko Facebookeko eta YouTubeko profiletan jarraitu ahal izango da. Neurri honek azken egunotan pandemiari aurre egiteko dekretatu diren erabakiei erantzuten die eta, ondorioz, zinegotziek ez dira fisikoki egongo udaletxean, hitza telematikoki hartuko dute.