- Hondarribiak 38,7 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019an (urtearen erdialdean onartutako kreditu aldaketa kontuan harturik). Abotsanitzek atzo salatu zuenez, kopuru horretatik 22,5 milioi bakarrik erabili zituen Udalak, %58a soilik. Taldearen datuen arabera, inbertsioen atalaren %29a baino ez zen gauzatu, Abotsanitzentzat gobernuaren kudeaketarako “gaitasun eza” argi uzten duena. Gainera, udal altxortegian dagoeneko 54 milioi euroko soberakina pilatu dela zioten taldetik.