- Irungo EAJko udal taldeak, koronabirusari dagokionez eta udan honek izan ditzakeen eraginak kontuan izanez, alkateari eta udal gobernuari zuzendutako eskaera bat erregistratu du hiritarrak kontzientziatzeko, prebenitzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina bat abian jar dadin eskatuz. "Beste herri batzuetan izandako gertakariak ikusi ondoren, eta gipuzkoarren %45,5ak maskara erabiltzen ez duela adierazten duten datuak kontuan izanik", EAJtik ahalik eta lehen uda honetarako informazio, prebentzio, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat abian jartzea premiazkoa dela uste dute.