- Irungo Udalak Jose Antonio Loidi ikerketa bekaren 15. edizioa deitu du. Beka honek omenaldi bat izan nahi du adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, orain 21 urte gure artetik joan zena, eta euskaraz egindako ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du hainbat esparrutan, Jose Antonio Loidik bere bizi-tzan zehar landutakoak: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika. Bekak ikerketa esparru horietako lan berriak finantzatzea du helburu, 12 hilabetez eta 9.000 euroko kopuruarekin. Norbanakoek edo taldeek eskatu dezakete beka, beti eska-tzaileak unibertsitatean graduatuak edo lizentziatuak izan behar direla eta euskarazko C1 maila edo baliokidea eduki behar dutela kontuan izanik. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 2an amaituko da. Deialdiaren oinarriak irun.org webgunean aurkitu daitezke.