- Itxeki Hondarribia talka planaren barnean Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko epea datorren astelehenean, ekainaren 29an, itxiko da. Laguntza hauen xedea euren kontura lan egiten duten langileei, autonomoei eta mikroenpresei laguntzea da. Jarduera eten zuten enpresa onuradunek jaso beharreko dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa da; azken hilabeteetan fakturazioa %50ean edo gehiago murriztu duten negozioek 500 euro eskatu ahal izango dituzte gehienez. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 7an ireki zen hondarribia.eus gunean telematikoki. Orain arte, dirulaguntzak lor-tzeko 276 eskaera jaso ditu Udalak, eta enpresek eskaria egiteko eta dokumentazioa aurkezteko egun batzuk dituzte oraindik.