- Herri Kanta Jaialdia udaran antolatzeko proposamena egin du Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak aste honetan, pandemiak eragindako neurrietara egokituta. Jaialdia hiru eszenatokietan burutuko litzateke aldi berean, eta talde guztiek hiruretan abestuko lukete. “Horrela -taldearen ustetan- jaialdia jarraitu nahi duten guztiek izango lukete horretarako aukera”. Aurtengo Herri Kanta Jaialdia maiatzean egitea galarazi du koronabirusak, baina Abotsanitzentzat “horrek ez du esan nahi aurten antolatu ezin denik”. Taldeak udaran egin daitekeela uste du eta kaleko kultur ekitaldiak burutzeko Eudelek emandako gomendioak aintzat hartzen dituen proposamen batera jo du. Proposatutako hiru eszenatoki horiek Alde Zaharreko hainbat tokitan egongo lirateke: Gipuzkoa plazan, Arma Plazan eta Kasino Zaharrean. Parte har-tzen duten talde guztiek hiru eszenatokietan abestuko lukete txandaka.