Hondarribiko ondarea Internet bidez bisitatu daiteke


11.05.2020 | 00:51
Jaizkibelgo bunkerretako bat, Guadalupeko inguruan. Argazkia: N.G.

hondarribia – Guadalupeko gotorlekua pandemiagatik digitalki zabaldu ondoren, 245 Erresistentzia Gunean, hau da, Guadalupe inguruko bunkerretan aritzeko txanda ireki du Arma Plaza Fundazioak.

50 bunker horiek 1945 eta 1946 urteen artean eraiki ziren, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan eratu zen Pirinioen Defentsarako Erakundearen barruan, eta Juan Luis Silanesek, Udaleko Kultura zinego-tziak eta Arma Plaza Fundazioko presidenteordeak, aste honetan azaldu duenez, "Hondarribiko udal-mugartean dauden guztien zati txiki bat baino ez dira".

Gotorleku hauetako asko erabat estalita zeuden eta, denborarekin begien bistan geratu badira ere, Silanesek zioenez, beste asko "oraindik giza begiarentzat ezkutatuta daude". Horregatik, Juan Antonio Sáez historialariaren laguntzarekin, orain Arma Plazatik hormigoi eta altzairuzko geruza zabal baten atzean ezkutatzen dena ikustarazi nahi dute.

Bestalde, Silanesek bisita birtual honetan agertzen diren bunkerretara ez hurbiltzeko eskaria helarazi die hondarribiarrei. "Izan ere, horietako asko jabetza pribatuan kokatuta daude, beste batzuek sarbide arriskutsuak dituzte, eta beste batzuk lokalizatzea zaila da, lurrez erdi estalita daudelako", argitu zuen Fundazioko lehendakariordeak.

Guadalupe inguruko bunkerrak ezagutzeko interesa dutenek, bisita birtuala hondarribiaondare.eus webgunean egin dezakete.