Hondarribia 70 urte gorako bizilagunak deitzen ari da

Gizarte Zerbitzuak 751 hondarribiar adindunekin harremanetan jartzeko lanetan dabiltza

27.04.2020 | 00:28

hondarribia – Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 75 urteko gorako hondarribiar guztiak deitu ondoren, 70 urte gorakoekin hasi dira, bere egoera zein den jakiteko. Gotzone Larrartek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, joan den astean azaldu zuenez, "denetara beste 483 dei" egingo ditu Udalak. Larrartek argitu zuenez, bakarrik bizi diren 215 hondarribiar adindunekin harremanetan jartzea izango da lehentasuna eta, ondoren, 70 urte gorako 268 bikote edo senar-emazteekin jarraitzeko. "Aurretik 75 urtetik gorako beste 1.300 hondarribiarrekin kontaktuan jarri ginen", gogorarazi zuen zinegotziak, honakoa "jendeak asko eskertzen duen iniziatiba bat" dela adieraziz. Era berean, Udalaren balorazioa oso positiboa dela gehitu zuen Larrartek, batez ere Gizarte Zerbitzuetatik egiten dituzten deribazioei "oso ondo erantzuten zaielako", nagusiki, Gurutze Gorritik eta Nagusilanetik.