- Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 80 urte gorako hondarribiar guztiak deitu dira telefono bidez, bere egoera zein den jakiteko. Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak atzo zioenez, "telefono bidezko kontaktua manten-tzen ari gara larrialdi egoeran zehar, batez ere egoera ahulenean daudenekin". Hauetaz gain, Udaleko gizarte langileek ere etxez etxeko zerbitzuan altan daudenei deitu diete, baita eguneko egoi- tzetara joaten zirenei eta orain egoera berri honetan bere etxeetan egon behar dutenei ere. "Gainera, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin banaka hi-tzegin da, eta orain beste pertsonekin bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin ari gara", gehitu zuen Larrartek. Atzo arte, Udalak kontaktatu zituen hondarribiar guztien artean, hamalau kasutan eskaeraren bat egin zuten eta gehienetan Gurutze Gorriaren bidez bideratu ziren. "Nagusiki erosketak egiteko beharra da laguntza eskatzeko arrazoia", amaitu zuen Larratek.