Martxoko gizarte zerbitzuetako laguntzak bihar ordainduko dira

30.03.2020 | 00:40

hondarribia – Hondarribiko Udalak astearte honetan ordainduko ditu Gizarte Zerbitzuekin lotura duten hileroko dirulaguntzak. Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu zuenez, "alarma egoeran gaude lege aldetik, baina argi utzi nahiko nuke Udala etengabe lanean dabilela, eta dagokigun kasuan asteartean ordaindu egingo direla martxoko dirulaguntzak, hain zuzen ere emergentzia sozialekoak".