- Pasai Donibaneko Bixi Bixi elkarteak martxoaren 28an Mikel Urdangarin kantautorearen kontzertua antolatu zuen Juanba Berasategi kulturgunean, baina alarma egoerarekin, gainontzeko kultur ekitaldi guztiak bezala, bertan behera gelditu da.

Elkartetik jakitera eman dutenez, krisialdia amaitzerakoan, Urdangarinekin harremanetan jarriko dira data berri bat finka-tzeko.

Sarrera erosi dutenek eskuratutako lekuan itzultzeko aukera izango dute, data berria egoki-tzen ez bazaie. Baina salmenta puntu gehienak eskualdeko tabernak direnez, hauek ireki arte itxoin beharko dute.

- Koronabirusa dela eta, Lezoko Bekoerrota kiroldegiko jarduerak, herriko udal eraikinetako gainerako jarduerekin batera, etenda daude. Kiroldegiko langileak, ordea, herritarrei jarduera fisikoa etxera gerturatzeko lanean ibili dira eta azken egunotan herritarrentzat irekia den plataforma bat (https://entrenadesdecasa.bpxport.es/) sortu dute, kirola etxetik egiteko hainbat bideoekin.

Plataforma euskaraz zein gaztelaniaz dago eskuragarri eta bideoak BXPorteko zentro guztietako monitoreek egindakoak dira. Egunero bideo desberdinak jarriko dira, ariketa aukera zabal eta anitzagoa izateko.