- Eguneko aztergaiaren mozioen txandan, Hondarribiko EH Bilduko bozeramaileak, Xabier Isasi, 2023rako Agintaldi Planaren egoerarengatik galdetu zuen. Hain zuzen ere, Isasik "udalbatza eratu zenetik zazpi hilabete" igaro direla gogoraraziz, oraindik udal taldeek eta hiritarrek "agintaldiaren norabidea zein den" ez dakitela adierazi zuen. Galderari erantzunez, Txomin Sagarzazu alkateak hilabete guzti hauetan gobernua plana lantzen ibili dela azaldu zuen eta aste honetan dokumentuaren ildoak zehazteko azken bilera burutuko dela iragarri zuen. Horren harira, Sagarzazuk gobernuak momentuz landu duenaren zenbair datu eman zituen: Agintaldi Planak zazpi lerro estrategiko, 40 helburu eta 100 proiektu izango ditu. Horrez gain, udal gobernuak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiteko ahaleginak egin dituela gehitu zuen alkateak. Bukatzeko, Sagarzazuk "Aste Santurako" plana aurkeztea espero duela adierazi zuen.