hondarribia - Udaletxeko Areto Nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Merkataritza departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu zen astelehen arratsaldean. 2020ko karroza lehiaketako lehen saria HKT La3 taldeak irabazi zuen, bigarren Carlos Zapirain Dantza Eskola sailkatu zen eta hirugarren Giro-tzen Kultur Elkartea. Konpartsa lehiaketan, lehen saria Amute Kosta Auzolaguna taldearentzat izan zen, bigarrena Pilar Peña Dantza Taldearentzat eta hirugarrena Kuki Taldea sailkatu zen. Bakarkako konpartsen saria Guillermo Soduperentzat izan zen, bi eta bost kide artekoen konpartsarik onena Sukak eta Glokak izabazi zuten eta sei eta hamabost kide artekoen konpartsa onena Mendialde taldea izan zen. Santiagoko Deabruak herrikoa ez den konpartsarik onena izan zen.