Irungo eta Oiartzungo bertsolariak aurrez aurre arituko dira ostegunean Kabigorrin
Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Karlos Aizpurua Etxarte bertsolariak igoko dira oholtzara
Abian da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta lehen fasearen baitan IrungoKabigorri Ateneoak bertso-saio berri bat hartuko du ostegun honetan, otsailaren 19an. Saioa 19.30ean hasiko da, eta Irungo Txingudi B taldea eta Oiartzungo Basandrik taldea ariko dira oholtzan.
Zehazki, sei bertsolari igoko dira taula gainera: Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Karlos Aizpurua Etxarte. Saioan zehar, gai-jartzaile lanetan Anne Izagirre eta Aitzol Goikoetxea arituko dira.
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketak lurralde osoko taldeak biltzen ditu, eta lehen fase honetan herriz herri ari dira saioak jokatzen. Kabigorrikoa izango da horietako bat, bertsozaleei bi talderen arteko lehia zuzenean jarraitzeko aukera eskainiz.