Pirritx eta Porrotx Oiartzunen izango dira hilabete honetan
Urtarrilean Ihoteetako dantzak prestatzeko bi ikastaro izango dira
OiartzungoUdalak eta herriko elkarteek elkarlanean osatzen duten kultur agendaurtarrilean ere ekintza askorekin dator. Urtea ongi hasteko, ez aspertzeko aukera zabala izango da herrian. Urtero, lez, haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bisita izango dute, aurtengoan hilaren 25ean.
Haurrei zuzendutako eskaintza oso zabala izango da;Argizagi filma Landetxe aretoan eta ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik esaterako. Abaraxka ludotekak antolatutako proposamen ezberdinak ere izango dituzte aukeran, besteak beste logika jolasak, argi itzalekin jolasean ekintza eta Ihotetako zakuen prestaketa lanak.
Helduentzako ekintzak
Helduek ere izango dute ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera.Ostegunetako zinemaz gain, Ihoteetarako dantzan ikasi nahi duenak fandango eta arin arina ikasteko bi ikastaro izango dira, Olatz Salvador abeslaria eta Alaia Martin bertsolariaren eskutik 1:1 eskala emanaldia, Kontxa Murgiari omenaldia…
Temas
Más en Bertan
-
Aretxabaleta impulsa un plan de replantación para renovar el arbolado urbano
-
Pasaia moderniza con una escape room la programación del 8M
-
Los keniatas que han venido a la Urolako Trena Maratoia y la Azkoitia-Azpeitia entrenan con los niños de Urretxu y Zumarraga
-
Lazkao ofrece mucho deporte en Semana Santa