Síguenos en redes sociales:

Batera Elgoibarren, hamarkada bateko ikuspegia herri euskaldunago baten alde

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Herriko Antzokian aurkeztuko da Elgoibarko Izarrak eta Udalak martxan jarri duten ekimena, eta herritarrei gonbidapena luzatzen zaie parte hartzera

Batera Elgoibarren, hamarkada bateko ikuspegia herri euskaldunago baten aldeAitor

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko da jendaurrean BateraElgoibarren herri-ekimena.

Batera Elgoibarren ekimenaren helburu nagusia da hamar urte barru Elgoibarren euskara gehiago egin eta entzutea.

Herriko Antzokian izango da, 19.00etan hasita, eta sarrera librea izango da.

Ekimenaren bultzatzaileak

Elgoibarko Izarra eta Udala izan dira lehen fasearen eragile nagusiak, eta Taupa Euskaltzaleon Mugimenduak gidatu eta dinamizatu du lan-prozesua.

Zortzi baldintza eta 105 lagun Elgoibar euskaldunagoa izateko bete behar diren baldintzak aztertu eta adostea izan da urtarrilean hasi eta ekainera arte iraun duen lan-prozesuaren egiteko nagusia.

Behin baldintzak adostuta, baldintza horiek herriko entitateei aurkeztu zaizkie, eta asko dira ekimenari euren babesa erakutsi dien entitateak.

Baldintzen aurkezpena

Emozioa, informazioa baino gehiago zortzi baldintza horiek aurkeztuko dira abenduaren 3an.

Hala ere, Herriko Antzokian ikusi eta biziko denak gehiago izango du emoziotik informaziotik baino.

Izan ere, baldintzak ez dira berbaz azalduko, eta oholtza gainean izango dira, besteak beste, Birakadantza taldeko dantzariak, Mari Juli Conde, Aitor Nova eta Nerea Gil, Aitor Gisasola edota Kitziki musika taldeko Olatz Macazaga eta Maddi Arrieta.

Siadeco enpresak egin berri duen azterketa soziolinguistikoaren laburpena ere emango da bost minutuko bideo batean.

Aldibereko itzulpena eta gonbidapena

Orain arteko lan-prozesuan euskara ez dakien jendeak ere parte hartu du, eta abenduaren 3ko ekitaldian ere Herriko Antzokian egongo dira. Horregatik eskainiko da aldibereko itzulpenagaztelaniara.

"Herriko Antzokia bete nahi dugu Batera Elgoibarren ekimenaren atzean gauden eragile eta entitate guztiok. Elgoibartarrok animatu nahi zaituztegu abenduaren 3an Herriko Antzokia goraino betetzera. Hurrengo hamar urteetan Elgoibar herri euskaldunagoa izateko egin nahi dugun ibilbidearen lehen urratsa ematera goaz", adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek.