Bokalek, Pasaian euskara sustatzen dabiltzan eragileen elkarguneak, euskarazko mahai jokoak ezagutu eta probatzeko Jolas Molaz tailerra egitea erabaki du. Doakoa izango da eta 2017-2022 urteen artean jaiotakoek (3-8 urte) parte hartu ahal izango dute, betiere, guraso baten laguntzarekin.

Tailerrean aukera izango da euskarazko jokoak ezagutzeko, probatzeko, eta horiekin jolasten ikasteko. Hainbat eratako jokoak izango dira, kooperatiboak nahiz konpetitiboak.

Euskara ez dakitenek parte har dezakete

Saioa Antxoko kultur etxean izango da azaroaren 22an 10.30etik 12.30era. Izena emateko azken eguna azaroaren 20a izango da esteka honen bidez.

Haur bakoitzeko izen-emate bat egin beharko dute haurrekin joango diren gurasoek. Tailerra euskaraz izango da, baina euskaraz ulertzen ez duten gurasoek ere parte har dezakete; bitartekoak jarriko baitira horien ulermena bermatzeko.