Síguenos en redes sociales:

Irungo Udal Euskaltegiko ikastaro trinkoetan izena emateko epea azaroaren 24an irekiko da

Urtarriletik martxora bitarteko ikastaro trinkoetan eta urrian martxan jarritako urritik ekaina bitarteko ikastaroetan matrikulatu daitezke.

Irungo Udal Euskaltegiko ikastaro trinkoetan izena emateko epea azaroaren 24an irekiko daN.G.

Irungo Udaleko Hezkuntza eta Gazteria ordezkaria Sandra Caballerok eta Udal Euskaltegiko zuzendaria Miren Tolosak Euskaltegiko matrikulazio epearen berri eman dute gaur goizean.Izena eman ahalko da urtarriletik martxora bitarteko ikastaro trinkoetan eta urrian martxan jarritako urritik ekaina bitarteko ikastaroetan. Epea azaroaren 24tik abenduaren 4ra arte egongo da zabalik.

Ikastaro trinkoan izena ematen dutenek, urtarrilaren 7tik martxoaren 30era bitartean jasoko dituzte eskolak, egunero 4 orduko klaseekin, 9.00etatik 13.15etara. Gainera, nabarmentzekoa da urritik ekaina bitarteko zenbait taldetan plaza libreak daudela eta matrikulaldi honetan ere talde horietan txertatzeko aukera emango dela. Azken ikastaro horietan, astean 5 orduko klaseak eskaintzen dira.

Ordezkariak azaldu duenez, "Udal Euskaltegitik euskararen ikaskuntza erraztu nahi dugu, eta horregatik eskaintzen ditugu urtero ikastaro trinkoak, ordutegi eta maila desberdinekin. Eskaintza zabal horri esker, gure zerbitzu publikoa hurbildu eta pertsona bakoitzaren egoera pertsonal, laboral eta profesionaletara egokitu dezakegu, bai ikasi nahi duenarentzat, bai euskara hobetu edo titulu bat lortu nahi duenarentzat".

Izen emateak telematikoki nahitaez

Aurten, Udal Euskaltegian ikasleak onartzeko prozeduran berrikuntzak izan dira. Euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaroetan onartuak izan nahi dutenek eskaria telematikoki aurkeztu beharko dute Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez edo hirian zehar kokatuta dauden autozerbitzu terminalak erabiliz. Horretarako, sinadura elektronikorako sistemaren bat erabili beharko dute.

LANNAHI

Nabarmentzekoa da, azkenik, LANNAHI egitasmoaren onuradunek 20 euro ordainduko dituztela ikastaro trinko bakoitzeko. Horretarako, eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin beharko dute, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Izen-ematea egin ondoren, mailaketa proba egiteko 943 505 273 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.