Ataungo XIV. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean, San Martin Jaien barnean. Jentilbaratza K.E.ak antolatuta, Xabi Antzarentzat izan zen Ataungo Mondeju onenaren saria. Bigarren saria Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukoteak lortu zuen. Hirugarren postua, aldiz, Joxe Mari Barandiaranek eskuratu zuen. Guztira, zortzi lagunek parte hartu zuten.

Iker Markinez eta Santos Aldasoro sukaldariek eta Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran herritarrek osatu zuten epaimahaia. 

Gainera, Inazio Garmendia Mondeju Beltzaren Lagun izendatu zuten, bere harategian urte luzez egindako lanarengatik.