Irunek hiru hilabeteko egitaraua aurkeztu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu zuten atzo Irunen. Aurtengo leloa ‘Jantzi euskararen betaurrekoak’ izango da eta horren bueltan eingo diren ekimenak urri, azaro eta abenduan zehar luzatuko dira, euskarari "365 egunez ikusgarritasuna emateko". Horrela, urriaren 10etik abenduaren 14ra, heldu eta gazteek kultura ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute euskaraz.
Ostiral honetan PausoK Dance dantza taldeak emango dio hasiera egitarauari Amaia Kultur Zentroan 19.00etan hasiko den emanaldiarekin, ‘Euskara dantzatzen’ lelopoean. Urriaren 25ean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak girotuta, kantujira izango da 12.00etatik aurrera Irungo kaleetatik. Euskal kantak abestuz, Urdanibia plazatik abiatuko dira eta handik, geldialdiak eginez, San Juan Harria plazaraino egingo dute ibilbidea.
Azaroaren 11n, 18.00etan, Irunero aldizkarian zein Txingudi Online hedabideetan kaleratuko den elkarrizketa bat zuzenean grabatuko da Oiasso Museoan eta ikusleek bertaratzeko aukera izango dute grabaketaz gozatu ahal izateko. Elkarrizketa horretan, ama hizkuntzak psikoterapian duen garrantziaz hitz egin nahiko du Estibaliz Zubialde psikologoak.
Bestalde, azaroaren 21ean, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak, errezitaldia eskainiko dute Oiasso Museoan 19.00etan. Hurrengo egunean, 22an, Palmera Montero Gunean Hitz Gurutzatuen Lehiaketa egingo da, 9:00etatik 14:00etara.
Ekimen gehiago azaroan
Azaroaren azken astean hiru ekintza antolatu dira: 26an ‘Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia’ liburuaren aurkezpena egingo da CBA liburutegiko hitzaldi aretoan, Iñaki Lopez de Luzuriaga irundarra eta liburuaren egileetako baten eskutik. 29an, larunbatean, Auntxa Triki Eskolak 12.00etan erromeria antolatu du Zabaltza plazan. Azaroak 30ean, 18.00etan Amaia Kultur Zentroan ‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?’ izeneko antzezlana taularatuko dute Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreek.
Abenduari dagokionez, Euskararen Nazioarteko Egunean, hau da, 3an, 10.00etan ihes gela antolatu du Oiasso Museoak euskaltegiko ikasleentzat eta abenduaren 5ean Marietak Zirkus antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du Zirika Zirkus konpainiak. Hurrengo bi egunetan txistulariek emango diote jarraipena egitarauari: abenduaren 6an kantujira egingo dute Irungo kaleetatik 11.30ean hasita, abenduaren 7an diana joko dute 8:30ean, eta ondoren, 12.00etan Muxikoentzat abestiak joko dituzte San Juan plazan.
Abenduko egitaraua borobiltzeko, 'Karmele' filma proiektatuko da Amaia Kultur Zentroan abenduaren 14an 18.00etan. Abenduaren 6an ere, Ombuaren Itzala filmaren proiekzioa egingo da Oiasson arratsaldeko 18.30ean.
Doako sarreren banaketa
Amaia Kultur Zentroan eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrerak doan izango dira. Amaia Kultur Zentroan, Turismo bulegoan eta internet bidez eskuratu daitezke gonbidapenak. Pertsonako lau sarrera har daitezke gehienez.
Bestalde, Oiasso Museoan egingo diren emanaldiak ere doan izango dira, eta bertan lor daitezke sarrerak. Oiasso Museoko ordutegia: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta ostiral eta larunbatean 16.00etatik 19.00etara. Pertsonako bi sarrera har daitezke gehienez.
Temas
Más en Bertan
-
Nueva fase de captación de socios para la comunidad energética local Ekiola en Elgoibar y Mendaro
-
La música coral une voces este sábado en Arrasate
-
El PNV de Soraluze propone Erregetxe para la construcción de un parking subterráneo de dos plantas
-
Nuevas visitas guiadas para conocer el Komentua de Zumaia