Hernanik elikadura burujabetzaren inguruan tailerrak antolatu ditu
Merkataritza Festal irailaren 9tik 12ra ospatuko da, egun handia azkenekoa izanik
Gure lurra, gure jatekoa lemapean elikadura burujabetza izango du ardatz aurtengo Hernaniko Merkataritza Festak. Irailaren 9an hasiko da, tailerrekin; egun handia hilaren 12a izango da.
Dagoeneko tailerretan izena emateko epea zabaldu da. Guztira hiru ikastaro izango dira.
Lehenengoa Goxo belardendak eskainiko du asteartean, irailaren 9an, eta elikadura jasangarria zer den azalduko da. Berriak elkartearen egoitzan (Andre kalea, 30) burutuko da 18.00etatik aurrera. Izena emateko 688 758 683 telefonora deitu behar da. Tailerra gazteleraz eskainiko du eta doakoa izango da.
Bertatik elikatuz
Irailaren 10ean, Bertatik elikatuz gizarteratzeko enpresara bisita gidatua antolatu dute 15.30ean 16.00era. Enpresa honen zereginetako bat elikagaien eraldaketa denez, 16.00etatik 20.00etara fruta-kontserba begetalen tailer praktikoa eskainiko du OnEin Kontserbak Bertatik elikatuzen egoitzan (Ibaiondo industrialdea, 10). Tailerra gazteleraz izango da eta bost euroko prezioa du. Parte hartzeko aurrez aurre Herrilurrera joan beharko da (Ispizua, 13) edo online formulario bat bete.
Amaitzeko, irailaren 12an, Kuia kafea dendak etxean kafe goxoa egiteko tailer praktikoa eskainiko du 17.00etan, dendan bertan (Andre Kalea, 29). Tailerra euskaraz izango da eta hiru euroko prezioa du. Izena aurrez aurre Kuian eman beharko da.