Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Elorsoro kiroldegia bi astez, abuztuaren 11tik 24ra (bi egun horiek barne) itxi egingo da. Itxialdi hau beharrezko mantenu lanak egiteko baliatuko da.

Urte osoan bezala, bi aste hauetan ere KirolTxartela Mugimentekin inguruko herrietako hainbat kiroldegi erabilgarri izango dituzte Elorsoroko bazkideek.

Gainera, gogorazi dutenez, udako igerilekua irekita egongo da bitarte horretan. Abuztuko ordutegia, egunero 11.00etatik 20.00etara da.

Xorrola goizez bakarrik

Bestalde, Udalak beste ohar bat zabaldu du. Izan ere, abuztuaren 7tik 31ra goizez bakarrik ibiliko da Xorrola, herri barruko autobusa. 7.10ean egingo du lehen itzulia (Arraguatik hasita) eta 15.10ean izango da azkena. Abuztuak 15 jai eguna denez, ez da zerbitzurik izango.

Xorrola, irailean itzuliko da ohiko ordutegira.

Alabaina, taxi-busaren ordutegian ez da aldaketarik izango abuztuan.