Síguenos en redes sociales:

Beasaingo Urbieta zentroa, sormenerako topagune

2025-2026 ikasturterako sei ikastaro antolatu dira; izena emateko epea zabalik dago

Beasaingo Urbieta zentroa, sormenerako topaguneEider Cáceres Ayestaran

Beasaingo Urbieta zentroak beasaindarren sormenerako topagune izaten jarraituko du. Izan ere, baieztatu dira 2025-2026 ikasturterako ikastaroak. 

Beasaingo Udalaren eta hainbat elkarteren arteko elkarlanari esker, sei ikastaro izango dira aukeran: balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazkilaritza, antzerkia, eta irratigintza.

Balleta Beasaingo Ballet Eskola Elkarteak eskainiko du, urritik ekainera bitartean. Klaseak astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ostiralean burutuko dira. Lau urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete bertan.

Marrazketa eta pintura ikastaroa Iban Aranburuk gidatuko du, Bear Pintura Zaletuen Elkarteko kideak. Adinaren araberako taldeak sortuko dira. Urrian hasi eta ekainean emaituko dira saioak.

Beasain, una galería de arte al aire libreNTM

17

Zeramika eta esmaltearen munduaz gozatzeko aukera eskainiko du Buztingintza Zeramika Zaletuen Elkarteak. Klaseak irailaren 30ean hasi eta azaroaren 27an amaituko dira. Astean bi ordu izango dira. Helduentzako tailerra da honakoa. 

Argizpi Argazkilari Elkartearen eskutik burutuko da argazkilaritza ikastaroa. 20 orduko tailerra izango da, eta urriaren 1etik 31ra egingo da, astelehen eta asteazkenetan.

Hijos de Martin y Loinaz Antzerki Elkarteak gidatuko du antzerki ikastaroa, irailaren 1etik ekainera. Hiru talde sortuko dira, adinaren arabera. 

Irratia gustuko duten pertsonentzako tailerra Goierriko Irratizale Elkarteak antolatu du. Bazkide izateko aukera eskainiko da, urtean 20 euroko prezioagatik.

Dagoeneko zabalik dago ikastaro hauetan izena emateko epea. Posta elektroniko hauetara idatzi behar da: beasainballeteskola@gmail.com (balleta), ibanaramburu@yahoo.es (marrazketa eta pintura), argizpi.ae@gmail.com (argazkilaritza), caneira77@hotmail.es (antzerkigintza), eta ea2rkg@gmail.com (irratigintza). Buztingintza eta Esmalte ikastaroan parte hartzeko, aldiz, www.beasian.eus web orrialdean eskuragarri dagoen formularioa bete behar da.