Idiek protagonismo nabarmena izan dute Errezilen azken egunetan. Joan den larunbatean ofizial mailako idiak lehian ikusteko aukera egon zen eta astelehenean 'kintopeko' idien III. Lekuona saria jokatu zen  

Ofizial mailako idiak

Lehen jardunaldian, ofizial mailako idi-pareek hartu zuten parte 1.970 kiloko harriarekin.

Belamendiren idiak (Errezil) nagusitu ziren, 52,5 kiloko gain-kargarekin 56 plaza, zinta bat eta 4,84 metro eginez. Bigarren postuan Igone Pagadizabalen idiak (Hondarribia) sailkatu ziren, 53 plaza eta 1,41 metrorekin.

Hirugarren izan ziren Olalderen idiak (Urrestilla), gain-kargarik gabe, 52 plaza, bi zinta eta 3,36 metro egin ondoren.

Astelehenean omenaldia egin zioten orain gutxi hil den Mariano Uzkuduni Ibon Errazu

III. Lekuona Idi Saria

Bigarren jardunaldian 'kintopeko' III. Lekuona Idi Saria jokatu zen, berriro ere 1.970 kiloko harriarekin.

Isidro Erretegiren idiak (Azkoitia) izan ziren garaile, 58,5 kiloko gain-kargarekin 46 plaza, bi zinta eta 4,93 metro eginez.

Atzetik sailkatu zen Etxetxoren idiak (Arroa), 36 kiloko gain-kargarekin 45 plaza eta 1,28 metrorekin. Hirugarren postua Iñaki Lopetegiren idi pareak (Birle) eskuratu zuen, 22,5 kiloko gain-kargarekin 41 plaza eginda.

Laugarren izan ziren Mendipe Elkartearen idiak (Jatabe), 85,5 kiloko gain-karga eta 31 plaza lortuta.

'Argindei'ri omenaldia

Bigarren jardunaldiaren hasieran, duela gutxi hil den Mariano Uzkudun AizpuruArgindei”ri omenaldi xume baina hunkigarria eskaini zioten.

Urte luzez idi-probetan eta asto-probetan antolaketan aritu zen lanean. Haren emazteari oroigarri bat eman zioten, Mariano Uzkudunen argazkiarekin, eta Telleriak eskainitako bertso batek giro hunkigarria sortu zuen.