Itsaso Garzonek bere lehen eleberria aurkeztuko du Errenterian
Herriko idazleak Lekuona Fabrikan bere liburuaz mintzatuko da ostiralean
Itsaso Garzonek (Errenteria, 1983) Argi izpien aukerak bere liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du, ostiralean, hilaren 27an, 18.30ean Lekuona Fabrikan, Errenterian.Pertsona helduei zuzendutako ekintza izango da eta euskaraz eskainia.
Solasaldian parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek sarrerak.errenteria.eus webgunean edo Lekuona Fabrikan bertan.
Filosofia
Liburuan zehar gai filosofiko ugari azaltzen dira, oinarri gisa Errenterian bertan kokatzen den idazlearen eta bere irakaslearen istorio erreala hartuz.
Beraien arteko erlazio berezi hori kontatuko du Garzonek eta liburuan maitasunaz, hezkuntzaz edota beldurrez ere hitz egiten den arren, bereziki heriotzaz arituko da, gai hori izan baita, hain zuzen ere, liburuaren erdigune.